ZUMAIAKO HERRI ESKOLA LH2
2024/03/18
2.ZIKLOA. IGERIKETA SINKRONIZATUA.
LH3. IZAN DIRELAKO GARA
"Izan direlako gara" ikas egoerakin bukatzeko historiari errepaso bat eman genion eta museo bat osatuz isladatu genuen ikastetxeko sarreran.
2024/01/31
LH3. BALEIKE TXIKI.
Lehen hiruhileko honetan kazetari lanetan ibili gara, besteak beste. LH3ko hiru taldeak
elkarlanean “Baleike Txiki” aldizkaria sortu dugu eta oso harro gaude. Aldizkari honen
aurkezpenera herriko Baleike aldizkariko kazetariak gonbidatu ditugu. Beraien aldizkariaren kimu
bat sortu dela diote eta oso pozik daude.
Baita geu ere!
2024/01/30
LH3.KORAPILOAK.
Aurreko astean Jesus Mari Larburu eta Jose Luis Saizabal “Etxeberri” eskolan izan genituen.
Biak arrantzale izandakoak dira, beraz, itsas kontutan adituak. Oraingoan itsasoan erabiltzen diren soka
eta korapilo desberdinak erakutsi zizkiguten eta horretarako hainbat truko ere azaldu zizkiguten.
Bukaeran hainbat opariren zozketa egin zuten . Asko ikasi genuen eta oso ondo pasa genuen.
Jesus Mari eta Jose Luis, mila esker zuen ekarpenengatik.
LH3 Lapurreketan
Azaroaren 2 eta 3an Bizkaian dagoen Dima herriko Lapurreketa baserri eskolan izan ginen
LH3.mailako ikasle eta irakasleak.
Eguraldi oso txarra izan genuen baina hala ere, ekintzak egokitu ondoren egonaldia zoragarria izan
zen. Bertakoak esku zabalik hartu gintuzten eta harrera bero bat egin ostean aurreneko tailerrari ekin
genion. Bi egun horietan etxabereen zaintzaz arduratu ginen, ogia egiten ikasi genuen eta geuk
landatutako landarearen hazia ere eraman dugu geure etxeetara.
Barrualdean ibili bagara ere, izugarri gozatu dugu. Geure arteko harremanak sendotzeko ere aukera
paregabea izan da.
2023/05/24
EKO-ETXEA (AZPEITIA). LH4
Maiatzaren 18 eta 19an bertaratu ginen Azpeitiko Eko-Etxera 4.mailako ikasleak.
Hasiera emateko, museoko irakasleek uraren onuraz dihardun ziguten eta baita zaborraren kudeaketa egokiari buruz ere. Saioa interesgarria izan zen.
Ondoren “Igarako errota” ikustera hurbildu ginen. Gure ezusterako, bertako arduradunak errota martxan jarri eta irina egiteko artoa nola birrintzen zen ikusteko aukera izan genuen.
Egunari bukaera emateko Loiolako parkean bazkaldu genuen eta pozik ibili ginen guztiok jolasean autobusa iritsi zen arte.
2023/05/22
ORKESTRA/TXURI URDIN.LH4
Martxoak 20ean, LH4 mailakoek egun guztirako irteera batean izan ginen. Donostiara joan ginen autobusez.
Kursaalen atzean, itsasoari begira, hamaiketakoa egin ondoren, barrura sartu ginen eta Ravelen boleroa ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Egia esan, piskat aspertu ginen, baina saioa ederra izan zen.
Ondoren, berriro autobusean sartu eta Txuri Urdinera joan ginen zuzenean.
Bertan patinetan ibili ginen, diskotekako musika jarri ziguten eta oso ondo pasa genuen.
Kanpora irten orduko eguzkitan goxo bazkaldu eta uste gabe berriro autobusean sartzeko ordua iritsi zitzaigun neka-neka eginda iritsi ginen Zumaira.
Ederra eguna!